madrid

 

Astrofisiko batek Errege Magoak Judeara eramaten duen fenomenoa planeta batzuen elkartze arraro bat dela defendatzen du. Benedikto XVI Aita Santuak jadanik esaten zuen Errege Magoak Belenera eraman zituen fenomenoa planeten lerrokatze bat izan zitekeela. Gabonetako sarrera metaforiko hau, lau izarren lerrokatzearengatik markatutako Madrileraino bidea azaltzeko erabili izan dut.

Lehenengo izarra gure bezero kopurua da, azken urteotan gure zerbitzuan konfiantza jarri duten Madrilen finkaturiko enpresak. Gertuago sentitu nahi gaituzte. Bigarrena gure Kudeatutako Zerbitzuen eskaintza da, seguru gaude Madrileko enpresek aintzat hartuko dutela, bere eskakizunen eta beharren hurbiltzearekin batera. Hirugarrena gure kolaboratzaileak dira, osatzen gaituzten enpresak eta zeinekin ikuspegiak partekatzen ditugun. Azkenik, Juan Pablo Plaza daukagu, proiektu honen garapenaren arduraduna eta ezagutu eta estimatzen dugun profesionala.

31 urteko enpresa gaztea gara, ikasteko, egiteko eta hazteko ilusioarekin, nerabe baten antzera. Azken urteotan, aldaketa prozesu batean eta XXI. mendeko teknologiak posible egiten duen zerbitzuaren birsorkuntzan lan egiten ari izan gara. Duela bi urte, gure istorioa kontatzen duen bideoan hauxe esaten genuen: “ibai baten antzera, Sein bilakaera eta iraunkortasuna da”. Orain, ibai bat bezala, ur freskoa garela diot. Sistemen arloan zerbitzu egokia eskaintzen dugu.

Bere negozion zentratuta daudelarik, IT plataformaren kudeaketaren ardura hartu nahi ez dutenen bezeroen gaur egungo beharretara egokitutako zerbitzu bat eskaintzen dugu. Bezero hauek horren erantzule egingo den norbaiten esku utzi nahi dute, nahiz funtzional zein ekonomikoki modu eraginkorrago batean egingo duen norbaiten esku.

Gure propietatea bere sistemen kudeatutako zerbitzua izango da. Pausoz pauso egingo dugu bezero bakoitzak behar duen konpromezu maila betez eta, gainera, bakoitzaren kostearen sentsibilitatea jakinik. Sein-en alor honetan IT departamentuaren hedadura aurki dezakezu, gure flexibilitatearekin azkar eta kalitatez erantzungo dugu sortzen joango den eskaria eta, enpresa batentzako kanpora ateratzea suposatzen duena zer den jakinik, kasu bakoitzean sentituko dute nola izango dugun enpatia.

Ilusioz beterik eta oso ongi prestaturik Madrilera lan egiten goaz. Las Rozas-en kokaturiko gure ofizinatik etekin maximoa ateratzen arituko gara Urtarrilaren 2tik.

MIKEL JAUREGUI