Hobekuntza jarraia, konpromisoa, arauak betetzea, konfiantza, eraginkortasuna, babesa mehatxuen aurrean, lehiakortasuna… Segurtasun Gestio Sistema bermatua.

SEIN-ek arrakastaz gainditu du ISO 27001 egiaztapena ren auditoretza, Informazio Segurtasun Kudeaketa Sistemak arau honek agindutako betebehar zorrotzak betetzen ditu ela frogatuz.

Gure bezeroek euren TI azpiegituren kudeaketa gure esku uzten dute eta, segurtasun informatikoaren egungo egoera zaila kontutan hartuta, jakinaren gainean gaude helarazten dugun Zerbitzu Kudeatuak gai honetako arau erreferentea kontutan izan behar duela. Honegatik, gure Segurtasun Sistema sendotu eta ISO 27001 egiaztapena lortzea izan da SEIN-ek abian jarritako proiektu nagusienetakoa, gure hobekuntza jarraituko planaren barruan.

ISO 27001 -a lortzeak ondorengoa bermatzen du:
– Erakundearen kompromisoa segurtasun informatikoarekiko. Arautegiak segurtasun neurri batzuk ezartzea exijitzen du, beranduago entitate bermatzaileak ikuskatuta izango direnak.
Arautegiaren eta Zerbitzu Gestionatu batek errekeritutako exijentzien betetzea .
Negozioaren jarraipena. Arautegiak SEIN-en Jarraipen Plana eskatzen eta ikuskatzen du, Zerbitzu Gestionatu baten kompromisoa bermatzen duena denboran zehar.
Lehiakortasuna. ISO 27001 lortzeko abian jarritako ekintzak, iada badugun ISO 9001 ari gehituz, empresaren lehiakortasunean eragina dute, eta baita bezeroentzako zerbitzu bereizgarrian ere.
Mehatxuekiko babesa. Informazioaren Segurtasun Kudeaketa Sistema sendotzeak neurri tekniko aurreratuen eransketa dakar mehatxuak ekiditeko eta baita gestio optimo bat burutzeko jazoeraren bat gertatuz gero. Aipagarria da monitorizazio sistema gure baliabideen segurtasuna zaindu eta desbideratzeak diagnostikatu eta zuzentzeko.
Eraginkortasuna gure operazioetan zibererasoak eta hauen ondorioak murriztean.

Informazio gehiagorako Roberto Retarekin kontaktuan jar zaitezke (calidad@sein.org / 948198056). Prozesua ezagutu eta ISO 27001 egiaztapena zure erakundean abian jartzean interesatuta bazina, zalantzarik ez izan guri esaten.
Gure TI Segurtasun espezialistek hura lortzen ahal baidizute lagundu.